XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Seme edo alaba bat nahi dut, nire hatz-muturra bezain txikia balitz ere esan zion emakumeak.

Sorginak orduan hazi bat eman zion, eta etxera iritsitakoan lorontzi batean ereiteko esan.

Halaxe egin zuen emakumeak.

Goizero, jaiki orduko, gozo-gozo ureztatzen zuen, eta, denbora pixka baten buruan, ernamuin bat hasi zen lurretik irteten.

Ernamuin hura hazi eta, laster, lore gorri-gorri bat bihurtu zen.